速報APP / 通訊 / Azkue Fundazioaren Egunkaria

Azkue Fundazioaren Egunkaria

價格:免費

更新日期:2015-04-28

檔案大小:12M

目前版本:1.0.5

版本需求:Android 2.3.3 以上版本

官方網站:http://www.irontec.com

Email:irontec.mobile@gmail.com

聯絡地址:C/ Uribitarte 6, 2º. 48001 Bilbao, Bizkaia

Azkue Fundazioaren Egunkaria(圖1)-速報App

Azkue Fundazioaren bloga da hau. Honetan, teknologia arloko komunikazioa bideratzen dugu euskaraz. Lantzen ditugun gaiak zabalak dira: sare sozial, aplikazio, berrikuntza, tresna eta abarren berri emango dizuegu.

Gure jarduera eta helburuekin bat datozen gaiak jorratzen ditugu, beti ikuspegi zabal eta euskaldun batetik.

Gure egitasmoen berri eta horien inguruko edukiak lantzeko plataforma egokia da gure bloga: jardunaldi, lehiaketa, zein jarduera. Euskararen Etxean antolatzen ditugun jardueren agenda zabaldu eta horien inguruko informazio zabala eskaintzen dugu.

Azkue Fundazioaren Egunkaria(圖2)-速報App

Eta bestalde, hezkuntza arloan teknologia euskaraz erabiltzeko baliabide, tresna eta abarren berri ere ematen dugu. Baita, nahiz eta euskaraz garatuta ez egon, hezkuntza arlora zuzendutako teknologiaren aplikazioaz aritzen gara.

Berrikuntza teknologikoen berri ematen dugu, gure errealitatearen mesedetan suertatzen diren aurrerakuntza eta berrikuntzak ikertu, landu eta horren komunikazioa egiten dugu.

Eta azkenik, aplikazio, tresna eta abarrekoak erabiltzen ikasteko eskuliburu, txosten eta dokumentazioak ere sortu eta zabaltzen ditugu.

Azkue Fundazioaren Egunkaria(圖3)-速報App

Erabiltzaileen beharretara egokitzen gara eta sarri beraiek proposatu edo galdetutako gaiak lantzen ditugu.

Azken finean, gure helburua Azkue Fundazioaren Egunkaria bloga tresna baliogarria izatea da eta zerbitzua eskaintzea. Horregatik, bertan izena eman eta zuzenean argitaratutako artikuluak posta elektronikoan zuzenean jasotzeko aukera eskaintzen dugu.

Azkue Fundazioaren Egunkaria(圖4)-速報App